Erreklamazioak / Salaketak


ERREKLAMAZIO-EREDUA, EDEKAri BIDALTZEKO

SALAKETA-EREDUA, ARARTEKOARI BIDALTZEKO

SALAKETA-EREDUA, LIONDAU EZ BETETZEAGATIK

SALAKETA-EREDUA, LAN-ERRESERBA EZ BETETZEAGATIK

DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN AUTODEFENTSARAKO GIDALIBURUA, 2009. CERMI

Zuri laguntzea! Horixe da gidaliburu honetan dagoen informazioak duen helburu nagusia. Laguntza eman nahi dizugu zeure eskubideak defenda ditzazun. Nahi genuke zuk zuzenean parte har dezazun, desgaitutako pertsona izate hutsagatik, kalteren bat dakarkizuten egoerak modu eraginkorrean aldatzen ahalegindu zaitezen.

Ziurrenik, behin baino gehiagotan, baztertuta sentitu izan zara, zure eskubideak behar bezala baliatzen uzten ez zizuten eragozpenak eta oztopoak aurkitu dituzulako egoera askotan. Gizartean hainbat aldaketa egin beharra dago, desgaitutako emakume eta gizon guztiek gainerako herritarrek dituzten aukera berberak izan ditzaten eta berdintasun-baldintzetan bizi daitezen. Ezberdina izateagatik ez zaituzte baztertu behar. Gizartea aldatzeko ahalegin horretan oso garrantzitsua da zeuk ere zuzenean parte hartzea, gizarteak ez ditu-eta sekula pertsona desberdinak baztertu behar.

Autodefentsa-prozesua luzea izan daiteke, dedikazioa eskatzen du eta baliteke azken emaitza ez izatea zuk espero zenuena. Halere, zure ahaleginak oso positiboak izango dira eta bidean gauza asko aldatuko dituzu. Adibidez, hainbat pertsonarekin hitz egingo duzu eta “heziko” dituzu, seguru aski, lehen ez zuten-eta ikusi ere ez egiten oztopoak eta eragozpenak zenituela, eta, horrenbestez, zu desabantailan zeundela. Baliteke haiek ere egunen batean “aldaketarako eragile” bihurtzea, zuk irakatsitakoari esker. 

 

Portada Guía Autodefensa
Coordinadora vasca de representantes de personas con discapacidad / Elbarrituen ordezkarien euskal koordinatzailea.
info@edeka.es   -   Tlfno: 946 07 25 21   -   C/ Pérez Galdós nº 11, 48010 (Bilbao)