Coordinadora Vasca de Representantes de Personas con Discapacidad // Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundea

Zertan datza CERMI

Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordea ezagunagoa da CERMI siglengatik. Desgaitasuna duten 3,8 milioi gizon eta emakume espainiar baino gehiagoren ordezkaritzarako, defentsarako eta ekintzarako plataforma da, gehi haien familiak. Behar bereziak dituen gizarte-taldearen egoeraz jabetuta, bat egitea erabaki dute, elkartzen diren erakundeen bidez, haien eskubideen aitorpenean aurrera egiteko eta erabateko herritartasuna lortzeko, gizarteko gainerako kideen eskubide eta aukera berberekin.

Desgaitasuna duten pertsonen topaketa eta ekintza politikorako plataforma da CERMI. Desgaitasuna duten pertsonen estatuko erakunde nagusiek, ekintza sektorialari atxikitako hainbat erakundek eta plataforma autonomikoen talde handi batek osatzen dute. Plataforma autonomiko horiek guztiek 7.000 elkarte eta erakunde baino gehiago biltzen dituzte, eta, oro har, Espainian desgaitasuna duten 3.8 milioi pertsona ordezkatzen dituzte, biztanleria osoaren % 10a. Gaur egun, 19 CERMI autonomiko daude eratuta eta funtzionamenduan, eta Estatuko CERMIren parte dira. Horietako bat EDEKA da.

CERMIren xedea desgaitasunaren gizarte-mugimendua artikulatzea eta egituratzea da, sektorearen kohesioa eta batasuna oinarri hartuta, eta betiere hain gizarte-segmentu desberdinari dagokion aniztasuna errespetatuz, desgaitasuna duten pertsonen eskubideen eta interesen aldeko ekintza politiko ordezkatzailea garatzea, bai kolektiboki, bai banaka.

CERMIk, proposamen konstruktibo, artikulatu eta teknikoki kontrastatuen bidez, desgaitasunaren biztanleria-taldearen beharrak eta eskaerak helarazten dizkie botere publikoei, eragile eta operadoreei eta gizarteari, haien ordezkaritza bere gain hartuz eta bideratuz, sektoreko solaskide eta erreferente bihurtuz, desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien diskriminaziorik eza, aukera-berdintasuna, emantzipazio soziala eta, oro har, bizi-baldintzak hobetzea sustatzeko.

Informazio gehiago hemen: www.cermi.es