Gure xedea
Desgaitasuna duten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzea, haien beharrak ezagutaraziz, interes eta eskubide komunak defendatuz,
beren duintasunaren alde lan eginez, sentsibilitatea eta kontzientzia soziala sortuz, eta euskal administrazio publikoen aurrean solaskide izanez.
Helburuak eta asmoak
Desgaitasuna duten pertsonen ordezkarien euskal koordinakundea garen aldetik, gure helburuak hauek dira:
ZER GARA
Desgaitasuna duten pertsonentzako eztabaida-plataforma komuna.
ZER DEFENDATZEN DUGU
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak.
ZER ORDEZKATZEN DUGU
Desgaitasunaren arloan ari diren Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeak.
ZER SUSTATZEN DUGU
Desgaitasuna duten pertsonen gizarte-normalizazioa lortzera bideratutako jarduketa-politikak.
ZEREN ALDE EGITEN DUGU APUSTU
Desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzearen alde.
ZEREN ALDE EGITEN DUGU LAN
Desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzearen alde