Coordinadora Vasca de Representantes de Personas con Discapacidad // Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundea

Webgunearen titulartasuna

Informazioaren Gizartearentzako Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzearren, hau jakinarazi behar dugu: http://test.edeka.es interneteko domeinua da, EDEKAren jabetzakoa; helbide soziala hau da: Pérez Galdós kalea 11, 48010 Bilbo. Harremanetan jartzeko, deitu 652 54 86 93 telefonora, edo idatzi info@edeka.es helbide elektronikora.

EDEKA Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Elkarteen Erregistroan izena emanda dago, 1. sekzioan, G-95207965 IFK zenbakiarekin. EDEKAren xedea desgaitutako pertsonen kolektiboaren ongizatea sustatzea da.

Aplikatu beharreko jurisdikzioa eta legeria

Web honetan dauden zerbitzuen prestazioa, oro har, Espainiako jurisdikzioaren eta legeriaren mende dago.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honen eta webgunean dauden elementuen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak EDEKArenak dira, salbu eta beren-beregi kontrakoa adierazten ez bada. Webgunean sartzeak edo webgunea erabiltzeak ez du esan nahi, inola ere, erabiltzaileak webgunean dauden edukien inolako jabetza-eskubiderik duenik.

Debekatuta dago webguneko edukiak aldatzea, kopiatzea, erreproduzitzea, deskargatzea, transmititzea, zabaltzea edo eraldatzea, EDEKAren baimenik gabe. Halere, webgune honetako edukietako batzuk erabiltzailearen ordenagailuan deskarga daitezke, baldin eta erabilera pribaturako badira eta helburua komertziala ez bada.

Erantzukizunaren mugaketa eta erabiltzeko baldintzak

Erabiltzaileak webgunearen edukiak modu arduratsuan, egokian eta zuzenbidearen arabera erabili behar ditu. EDEKAk ez du bere gain hartuko http://test.edeka.es/ webgunearen edukiez egiten den erabilera txarra; hori zerbitzuak erabiltzen dituen pertsonaren erantzukizuna izango da erabat.

EDEKAk ez du bere gain inolako erantzukizunik hartuko, bere webguneko bilatzaileen edo esteken (linken) bidez, erabiltzailea beste web orrialde batzuetara iritsi eta han aurki dezakeen informazioa dela-eta. Web orrialdean dauden estekak (linkak) informazioa ematekotan jarri dira, ez beste ezertarako; estekak ez dira, beraz, web orrialdeetan sartzeko ez iradokizun, ez gonbidapen, ezta gomendio ere.

EDEKAk jakiten baldin badu esteka horietatik bideratzen den informazioa edo jarduera legez kanpokoa edo delitua dela, edo inoren ondasunak edo eskubideak kaltetzen dituela, eta, horrenbestez, kalte-ordaina ordaindu beharra egon litekeela, egin beharreko guztia egingo du dena delako esteka hori lehenbailehen ezabatzeko eta baliogabetzeko.

EDEKAk ez du bere gain hartuko webgunearen erabiltzaileen sistemetan sortzen diren gaitz eta kalteen erantzukizunik, ezin duelako bermatu edukietan birusik edo bestelako elementu kaltegarririk ez dagoenik.

EDEKAk ezin du bermatu webgunearen sarbidean edo edukian okerrik egongo ez denik, eta, era berean, ezin du bermatu webgunea beti behar bezala eguneratuta egongo denik. Halere, okerrik ez egoteko eta, halakorik egotekotan, ahalik eta lasterren zuzentzeko edo eguneratzeko ahaleginak egingo ditu.

Datu pertsonalak babesteko politika

Webgune honek datu pertsonalak babesteko erabiltzen duen politikaz informatzen ditu erabiltzaileak, modu librean eta beren borondatez erabaki dezaten, eskatzen zaizkien datu pertsonalak eman ala ez.
Erabiltzaileak galdetegiak betetzerakoan, benetako datuak erabili behar ditu; datu zehatzak, osoak eta eguneratuak. Galdetegietan datu faltsuak, zehazgabeak eta osatu edo eguneratu gabeak erabiliz gero, erabiltzailea bera izango da erantzule bakarra EDEKAri edo beste inori sortzen dizkion zuzeneko edo zeharkako gaitz eta kalteen aurrean.

Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren ondorioetarako, erabiltzaileei jakinarazten zaie haien datu pertsonalak, EDEKAren web orrialdetik edozein zerbitzu kontsultatzeko, eskatzeko edo kontratatzeko biltzen direnean, EDEKAren fitxategietara sartuko direla, datu pertsonalak eskatzen dituzten galdetegi guztietan azaltzen denez. Galdetegietan fitxategiaren izena, helburua eta datuak nori laga ahal zaizkion azaltzen da.

Aurreko guztiagatik, EDEKA (Pérez Galdós kalea 11, 48010 Bilbo) aipatutako fitxategien erantzule da. Erabiltzaileak EDEKAren aurrean datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango ditu edozein unetan, posta arruntez edo posta elektronikoz (info@edeka.es helbidean)

Legeak datu pertsonalak babesteko eskatzen dituen segurtasun-neurriak hartu ditu EDEKAk, eta eskueran dituen bitarteko eta neurri tekniko guztiak ezarri ditu ematen zaizkion datu pertsonalen galera, erabilera okerra, eraldaketa, baimenik gabeko erabilera eta lapurreta galarazteko.

Era berean, EDEKAk datu pertsonalak isilpean gordetzeko betebeharra betetzeko konpromisoa hartzen du.

Webgune honek orrialdean sartzerakoan lehenetsitako hizkuntza gogorarazteko soilik erabiltzen ditu “cookie-ak” (ordenagailuan sortzen diren fitxategiak dira cookieak, bisitatutako orrialdeetako erregistroari edo lehentasunei buruzkoak, sarrera erosoagoa eta pertsonalizatuagoa izan dadin sortzen direnak).

Aldaketa

EDEKAk baldintza hauek aldatzeko, mugatzeko edo ezeztatzeko eskubidea gordetzen du beretzat.