EDEKA osatzen duten erakundeak
Zortzi erakunde hauek ematen digute forma:
Elkartean
Ezintasun Fisikoa duten Euskadiko Pertsonen Koordinaziorako Elkartea.
Desgaitasun fisikoa duten herritarren ordezkatze, defentsa eta errebindikazio plataforma da.
Hauek osatzen dute: Eginaren eginez (Araba), Elkartu (Gipuzkoa) eta Fekoor (Bizkaia).
Euskal Gorrak
Gorren Elkarteen Euskal Federazioa.
EAEko gorren elkarteak biltzeko eta ordezkatzeko beharretik sortutako erakundea da, gorrei gutxieneko zerbitzuak eskuratzea bermatzeko.
Euskal Gorrak EAEko Gorren 4 Elkartek osatzen dute eta Federazioa hauek osatzen dute: Basauriko Gorrak, El Botxo, Gipuzkoako Gorrak, Arabako Gorrak eta Coorvisor.
Featece
Euskadiko Kalte Zerebraleko Elkarteen Federazioa.
Federazioaren helburua kalte zerebrala duten pertsonen (iktusaren, traumatismo kraneoentzefalikoen, garuneko tumoreen eta abarren ondorioz) eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea da, autonomia sustatzeko lanaren bidez.
Federazioa, kolektibo horren errealitatea ezagutzera emateko errebindikazio-ekintza batekin sortu zen.
EAEko hiru elkarte probintzialak biltzen ditu – ATECE ARABA, ATECE BIZKAIA eta ATECE GIPUZKOA –, eta hiru erakunde horien arteko lotura izatea du xede.
fEDEAFES, Euskadiko Osasun Mentala
Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta haien Senideen Elkarteen Euskadiko Federazioa.
Helburu hauek ditu: ikerketa, trukea, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea kaltetutako pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzeko ekimenetan; politikak eta esperientziak bultzatzea eta zabaltzea bizi-kalitatearen ereduaren barruan; kaltetuen eta haien senideen duintasuna eta eskubideak defendatzea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea; foroetan eta sareetan parte hartzea; kaltetuen eta haien senideen mesedetan politika publikoak eskatzea.
Kide diren elkarteak ASAFES (Araba), AVIFES (Bizkaia), ASASAM (Laudio eta Aiarako eskualdea) eta AGIFES (Gipuzkoa) dira.
Fevapas
Gorren Familien Elkarteen Euskal Federazioa.
FEVAPAS izenarekin, irabazi asmorik gabeko Elkarteen batasuna eratu zen 1994ko urtarrilean.
Gorrei eta haien familiei gizartearen barruan eskubide osoko herritar gisa jarduteko planteatzen zaizkien beharretara egokitutako konponbideak lortzea du xede.
Helburu hauek ditu: elkarte federatuen jarduerak koordinatzea, elkarte federatuen jarduerak koordinatzea, elkarte kide bakoitzak bere Estatutuetan aurreikusitako helburuak ahalik eta gehien gara ditzan saiatzea, administrazio publikoen eta beste batzuen aurrean postulazioa, ordezkaritza eta ekimena bideratzea eta gorreriaren tratamenduan dauden aurrerapen zientifiko, kliniko eta teknikoak zabaltzea.
Hauek osatzen dute: ARANSGI Gipuzkoan, ASPASOR Araban eta ULERTUZ Bizkaian.
FEVAS, Plena inclusión Euskadi
Adimen-desgaitasuna duten pertsonen aldeko erakundeen euskal elkartea.
Irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundea da, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien eskubideak sustatzen ditu 1980tik. Konpromiso etikotik abiatuta, laguntza eta aukerekin, adimen- edo garapen-desgaitasuna duen pertsona bakoitzak eta bere familiak bizi-kalitateko proiektua gauzatu ahal izan dezaten laguntzea du xede. Gainera, gizarte inklusiboagoa, bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzeko egiten du lan.
FEVAS Plena inclusión Euskadik 13 erakunde biltzen ditu: Apnabi-Autismo Bizkaia, Aspace Bizkaia, Aspace Gipuzkoa, Apdema, Atzegi, Donostiako Goyeneche Fundazioa, USOA Fundazioa, Futubide, Gaude, Gautena, Gorabide, Gertuan Fundazioa eta Uliazpi.
FEVASPACE
Garun Paralisia eta antzekoak dituzten Pertsonen Arretarako Elkarteen Euskal Federazioa.
Garuneko paralisia pertsonaren jaiotzaren inguruan sortzen da, Nerbio-Sistema Zentraleko (zerebrala) lesio baten ondorioz. Lesio horrek, maila fisikoan, borondatezko mugimenduaren garapenean du eragina eta pertsonak bere gorputz jarrerari eusteko hainbat zailtasun sortzen ditu. Horrekin batera, desgaitasun sentsoriala edo/eta intelektuala eragin dezake. Komunikatzeko zailtasunak ere egon daitezke. Garun-paralisia desgaitasun anizkotzat hartzen da, modu desberdinean eta maila desberdinean ager daitekeelako (gorputz-adar batean eragin minimoa izatetik mendekotasun handia duten pertsonetaraino).
ASPACE Bizkaiak, ASPACE Gipuzkoak eta ASPACE Arabak osatzen dute.
ONCE Gizarte Taldea
Itsutasuna edo ikusmen-urritasun larria duten pertsonenganako arreta.
ONCE Gizarte Taldea, ONCEren, ONCE Fundazioaren eta Ilunionen eta horietako jendearen lanaren batuketa da. Gizarteratzeko, elkartasunerako, gizarte-ekonomiarako eta gero eta espezializatuagoak diren eta mugak gainditzen dituzten zerbitzuak emateko eredu bakarra da. ONCE, itsuentzako zerbitzu-emaile gisa, loteria arduratsu, seguru eta sozialaren operadore gisa; ONCE Fundazioa, desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu-, prestakuntza- eta irisgarritasun-palanka gisa; eta Ilunion izenpean elkartutako bere enpresak, gizarte-ekonomiako liderrak. Guztira, 71.000 langiletik gora, horietatik % 58a desgaitasuna duten pertsonak.