Coordinadora Vasca de Representantes de Personas con Discapacidad // Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundea

EDEKAri buruz

EDEKA desgaitasunaren arloan lan egiten duten euskal erakundeak, federazioak eta konfederazioak biltzen dituen euskal plataforma da. EDEKA 2002an sortu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-bizitzan bete-betean parte hartzeko eta desgaitasuna duten pertsonek beraien bizi-kalitatea hobetzeko duten eskubidea defendatzeko.

EDEKAk ordezkatzen dituen erakundeen solaskide eta bozgorailu gisa egiten du lan, gobernuko organoen eta beste instantzia publiko batzuen aurrean, kolektiboen beharrak ezagutaraziz, beren interes eta eskubide komunak defendatuz eta sentsibilitate eta kontzientzia soziala sustatuz.

  • Desgaitasuna duten pertsonen gizarte-normalizazioa lortzera bideratutako jarduketa-politikak diseinatuz.
  • Desgaitasuna duten pertsonentzako eztabaida-plataforma komuna izanda.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan EDEKAko kide diren eta desgaitasuna duten pertsonen erakundeak ordezkatuz gobernu-organoen eta beste erakunde publiko eta pribatu batzuen aurrean.
  • Desgaitasuna duten pertsonen sektorean eragina duten arazo orokor eta garrantzitsuak aztertuz.
  • Batzordeak unean-unean erabakitzen duen edozein gairi buruz sektorearen erabakiak edo posizionamenduak hartzeko jarrera unitarioak finkatuz.

EDEKAren Organigrama (PDF formatuan)